ABANTAIAK ETA BIABILITATEA

 

Veleros

Sakun Ingeniería pausoz pauso gidatzen ditu enpresa instalatzaileak merkatu berriaren barnean, kostu berriritan sartu gabe.

 

 

Zeintzu dira instalatzailearentzako abantaiak?

 

Abantaiak anitzak dira. Instalatzaileak edozein indarreko Gas eta Kalefakzio instalazioak eskaini eta osatzeko gai izango da, legeak guztiz betez eta bestelako gastu berririk gabe.

Aukera honek, merkatu berri bat zabalduz gain, bere eguneroko lan esparrua indartzen du enpresa eraikitzaile eta ingeniaritzen aurrean, lan sorta osoagoa eskaintzeko gai izatean.

Instalatzaileak ez dauka Gas eta Kalefakzio instalatzaile edo mantentzaile karneten, edo hauek dituen inor kontratatzeko beharrik. Ez dauka Errespontsabilitate Zibileko asegurua areagotzeko beharrik. Ez dauka tresna berrien beharrik, ezta proiektuak egiteko langileen beharrik.

 

-Gas Karnet barik.

-Kalefakzio karnet barik.

-Gas eta Kalefakziorako Errespontsabilitate Zibil aseguru berezirik barik.

-Tresna berri barik.

-Ingeniari barik.

-Kostu barik.

 

Zerlan da posible lankidetza hau?

 

Baimendutako soldatzaile bat daukan Aire Konprimitu instalatzaile batek ezdauka inolako arazo teknikorik gas instalazio bat egiteko, baina ez dauka baimenik.

Bestalde, ekipoen muntaia, adibidez Tubo Radianteak, erraz ikasten da goiz batean saltzaileen etxean. Sakunek aspaldi ezagutzen ditu. Aparailu hauek sinpleak dira, parte mugikor gabekuak. Gas Armairuak (ERM) premontatuak erosi daitezke, montatzeko kit sinple batetan bihurtuz. Armairuak obra zibila behar badu bezeroaren ardura izaten da.

Polietileno hodia lur azpian sartu behar denean, enpresa bereziak subkontratatzen dira eta bezeroari fakturatzen jako. Empresa hauek aspaldi ezagutzen ditugu ere bai.

Sakun Ingeniería y Proyectos, S. L.-kin elkar lanean, soldaketa egonkorra duen Presio Ekipo enpresa instalatzaile batek ez du bestelako langile, material edo azpiegitura berrien beharrik edozein indarreko Gas eta Kalefakzio instalazioak egiteko.

 

Zer behar du instalatzaile batek Sakun Ingeniería-kin elkar laneanegiteko?

 

Sakun edozein indarreko Gas eta Kalefakzio enpresa instalatzailea da eta beraz,holako instalazioak legalizatzeko guztiz baimenduta dago. Instalatzaileak behar duen gauza bakarra soldadura egonkorra duen Presio Ekipo instalatzaile baimendua izatea da, jakina, honek erakartzen dituen betebehar guztiekin, bai sekuritate, bai formazio, bai Ogasun aldetik, eta aire plataforma gidari karneta duen langile bat edukitzea. Hau da. Presio Ekipo enpresa instalatzaile normal bat izatea.

Bestalde, nahiz eta nahiko genuenez be, ezin gara leku guztietara heldu. Gurelan esparruaren muga Eibarretik kotxez bi ordukoa da. Honek Euskadi, Nafarroa,Errioxa, Burgos iparraldea eta Kantabria ekialdea harrapatzen du. Zalantzanegotekotan, galdetu. Ahaleginak egingo ditugu.

 

Zer lortzen du Sakun-ek honekin?

 

Sakun Gas eta Kalefakzio instalazioetan ezinbestekoak diren proiektu, lan zuzendaritzen eta mantenimenduen bidez bizi da. Hala ere, hauen kostu osoa bezeroari kobratzen zaio, beraz instalatzaileak lehen ezin zuen Gas eta Kalefakzio instalazioak eskaintzen, egiten eta mantentzen ari da. Hau dena bere langileria, tresneria edo baimenak areagotu barik.

Bestalde, Sakun-ek ez dauka bezeroari instalazioak zuzenean saltzeko asmorik. Sakun Ingeniería y Proyectos, S. L. instalatzaileendako enpresa instalatzailea da. Bere etorkizuna elkar lanean eta konfiantzan oinarritzen da.

 

enpresa biziak elkar lanean