MENU

Sakun Ingeniería merkatu berri batera daraman kostu berri gabeko zubi bat da.
Sakun Ingeniería y Proyectos, S. L. egoera berriari aurre egiteko industriak behar duen flexibilitatetik sortu zan. Bere jakimena eta baimenak beste enpresainstalatzaileen esku jartzen duen injeniaritza mota berri bat gara. Gure eskutik, enpresa instalatzaile batek bere lan esparrua zabaldu dezake, bere azpiegitura handitu barik.
Presio Ekipo instalatzaile baimendua bazara eta Gas eta Kalefakzio munduan sartzeko interesa badaukazu, gu gara behar duzun guztia.
Jarraitu irakurtzen eta nahi behar duzuna galdetu.
Eskaintzen duguna sinplea da: Instalatzaileari bere jakimenari etekin gehiago ateratzeko aukera ematea, bere azpiegitura areagotu barik. Dakanakin gehiago egitea.
Sakun Ingeniería y Proyectos edozein indarreko Gas eta Kalefakzio enpresa instalatzaile eta mantentzaile baimendua da. Hala ere, ez dauzka kontratatutako montadorerik, ezta eukitzeko asmorik ere. Enpresaren helburua kolaborazioa da. Gure asmoa EIP-1 eta EIP-2 eta soldaketa egonkorradakaten Aire Konprimitu instalatzaileekin harremanak osatzea da, gure laguntzaz orain arte egin ez zezaketen Gas eta Kalefakzio instalazio industrialak eskaini eta osatu ditzaten.
Azken finean: Instalatzaileak egin, Sakun-ek legalizatu.
Horretaz gain, Sakunek laguntza zerbitzu osoa eskaintzen du. 12 urte baino gehiago daramatzagu gas eta kalefakzio instalazioak egiten, Tubo Radianteak batez be. Zertaz hari garen badakigu.
Sakunetik eskaini behar den instalazio bakoitzeko analisi tekniko-ekonomiko osoa egiten lagunduko zaituztegu, pauso guztiak kontrolatuz, behar diren aldi guztietan.
Sakun instalatzailearekin joango da lokala ikustera eta bezeroaren beharrak definitzera, instalazioa diseinatuko du, material neurketak eratu, aurrekontua prestatu instalatzaileak bere tarifa sartzeke, eta behar diren ekipo eta saltzaileen arloan gidatuko du.
Eskaintza prest dagoenean, Sakun, nahi ba da, Instalatzailearekin batera joango da hau bezeroari presentatzera.
Eskaintza onartzen denean, Sakun-ek proiektuak egingo ditu, lanak zaindu, obra zuzendaritza sinatu, eta legalizazio guztiak lortuko ditu, instalazioa martxan utzi arte.
Batez beste, Sakun-ek instalatzailea pauso hauetan gidatuko du:
-Berotu behar den lokalaren analisia.
-Erregaiaren hautaketa.
-Instalazioaren diseinu osoa.
-Material eta saltzaile selekzioa.
-Eskaintzaren prestaketa tekniko eta ekonomikoa.
-Eskaintzaren defentsa bezeroaren aurrean.
-Kobratezeko sistema segurua.
-Instalazioaren osaketan laguntza.
-Gas enpresekin harremanak.
Sakun-ek Proiektuak eta Lan zuzendaritzak instalatzaileari kobratuko dizkio, baina honek berbera kobratuko dio bezeroari, beraz honek ordainduko ditu Sakun-en serbitzu guztiak. Sakun-ek ez du kobratuko ,ezta proiektuen balioa areagotuko, ematen dituen beste laguntzen arabera.
Konturatu baino lehen, instalatzailea bere kaxara konponduko da bere partea aurrera eramateko, baina hala ere Sakun bere esku egongo da lehen egunean bezala.
Instalazio bat bukatzen denean, Sakun eta instalatzailearen arteko elkar lana ez da bukatzen. Gas eta Kalefakzio instalazioak aldizkako azterketa bat behardute. Berriz behin, Sakun-ek behar diren karnet, baimen eta tresna guztiak dauzka, baina instalatzailearen beharra du hauek egiteko.